XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da harritzekoa.

Errealitatea bakarra izanda ere, mota askotako galderak sortu daitezke eta, nola ez ba, era askotako hipotesisak eta erantzunak.

Eta denek, edo gehienek behintzat, egiarekin zerikusia izan dezakete.

Probetxugarri izango zaigu era bakar bateko esplikazioak baztertzea, ahal ditugun arrazoibide edo hipotesis gehienak seriotasun kritikoz onartuz.

Hona hemen orain arte autoreek eskainitako adierazpide edo erantzun batzu.

Hiru ataletan banatuko ditut.

Lehenengoan historiegile aintzindariak edo prekursoreak.

Bigarrenean 36-39.etako Gerrate Zibilaren ondorioz sortutako historiografia. Azkenez egungo korronteak.

1. Aintzindariak: Gerrate Karlista batean zein bestean parte hartu duten kronistak ditugu.

Batzu Karlismoaren aldekoak; besteak kontrakoak.

Lehenengoen artean Henningsen, Auger de Saint Sylucin, Pirala, Zaratiegi, etab.

Bigarrenen artean berriz Lafuente, Burgos, Mendigorria, etab.

Gehienek alde militarrak besterik ez dituzte lantzen.

Beste batzuek, gutxienek, oinarriagozko arrazoiak aipatzen dituzte baina alderdikeria baztertu gabe gehienetan, normala den bezala.

Aipagarrienetakoen artean F. Bacon, A. Xaho, Hay, Orueta, Moraza, etab.

Liberalismoaren garaipenak karlisten ikuspegi eta iritziak izkutatu egingo ditu, haien asmo eta pentsakera gutietsiz.

Bestetan gauzak erabat aldrebes gertatuko dira: 2. 1936-1939 bitarteko Gerrate Zibila dela eta, karlista alderdiko historiografia indarberrituko da, joera berezia hartzen badu ere.

Egia esan, XIX. mendeko karlismoa eta urte hauetan azaltzen dena ez datoz bat,(...).